Gaurkotasuna

Atzealdea

Greziara bidean bi kamioiak gaur atera dira Hondarribitik emeki elkartearekin

Gaur eguerdian atera dira EMEKI Elkarteak Hondarribian errefuxiatuentzat bildutako arropaz beteriko bi kamioiak Greziara bidean.

2016·04·27


Hondartzako aparkalekuan elkartu dira bi trailerrak, kanpainan lagundu duten guztiak, eta astelehenean Greziara –banaketa asteartetik ostiralera antolatzeko- abiatuko diren bolondresekin batera.

Udalak 2.000 euroko laguntza eman dio EMEKI Elkarteari proiektu honetarako, eta Molla Ibilbidean bildutako kaxa guztiak Lezoko Echemar enpresarako garraio kostuak ere bere gain hartu ditu ditu.

Udalaren eta herriaren izenean eskerrak eman nahi dizkiogu EMEKI Elkarteari egindako lan handiagatik, baita hiritarrari ere eskainitako materialearengatik, baita ECHEMAR garraio enpresari ere” esan du Arantxa Berrotaranek, Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak. “Oraindik lan handia geratzen da banaketan Grezian, eta hara doaz hondarribiar bolondresak. Zorionak eta zorte on denei!”.