Gaurkotasuna

Atzealdea

Ostiralerarte irekita udal euskaltegian matrikula egiteko epea

Maila guztiak eskaintzen dira, ordutegi bereziak daude, astean bitan, hirutan edo lautan, baita intentsiboak ere.

2016·09·14


Aste honetan irekita dago Hondarribiko Udal Euskaltegian aurtengo ikasturterako izena emateko epea. Ostiralean itxiko da eta ordutegia 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:30era da.

Maila guztiak eskaintzen dira, ordutegi bereziak daude, astean bitan, hirutan edo lautan, baita intentsiboak ere.

Gogoratu behar da hobariak eta bekak existitzen direla, eta langabezian daudenentzat doan dela matrikula egitea.

Informazio gehiagorako, 943641216, euskaltegiaz@hondarribia.eus eta www.hondarribia.eus