Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Ostiral arratsaldean piztuko dira Gabonetako argiak Hondarribian

Gabonak hurbil ditugu. Horren seinale izan ohi dira urtero hirian zehar pizten diren argiak. Argiak jartzeko egin beharreko aurretiko lanak azken asteotan egin dira eta ostirala honetan, arratsaldeko 18:00etan piztuko dira.

2020·12·02

Gabonak hurbil ditugu. Horren seinale izan ohi dira urtero hirian zehar pizten diren argiak. Argiak jartzeko egin beharreko aurretiko lanak azken asteotan egin dira eta ostirala honetan, arratsaldeko 18:00etan piztuko dira.

Azken urteotako asmoari jarraituz, aurten kontsumo oso baxuko argiak erabiliko dira. Aurrekontu osoa 43.700 euro gehi BEZ-ekoa da, materialea, muntaia, mantenimendua eta instalakuntza berriz jasotzea barne. Argiak abenduaren 4an piztuko dira eta 2021eko urtarrilaren 7an itzaliko.

“Aurten iazko lan antzekoa egin da” dio Maria Serranok, Merkataritzako zinegotziak. “Bi urtetarako lehiaketa atera genuen iaz eta aurten jarraipena eman zaio. Jakin badakigu oso Gabon bereziak izango direla, oso garai zailak direla denontzat, baina Udaletik argi izan dugu aurten argiak piztu behar zirela”.

Gabonetako argiztapena honako gune hauetan jarriko da: Mendelu, Amuteko biribilgunean eta auzoan, San Pedro, Matxin Artzu, Bernat Etxepare eta Zuloaga kaleak, Arma Plaza, Gipuzkoa plaza, Kale Nagusia, San Nikolas zubia eta Gabarrari zein Minasoroetako biribilguneak. Hortaz gain, San Gabriel Egoitza eta Kasino Zaharrean ere jarri dira.


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web