Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Osteguneko Udalerria Batzordeak Auzitegi Gorenean helegitea jartzea eta Plan Orokorraren tramitazio berria jorratuko ditu

Ostegunean goizeko 11:00tan burutuko den Udalerria Batzordeak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 164/2020 epaiaren aurka Auzitegi Gorenean kasazio-errekurtsoa aurkeztea aztertuko du.

2020·07·14


Ostegunean goizeko 11:00tan burutuko den Udalerria Batzordeak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 164/2020 epaiaren aurka Auzitegi Gorenean kasazio-errekurtsoa aurkeztea aztertuko du. Gainera, batzorde berean, Hondarribiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) izapidetze berria hastea beharrezkoa eta komenigarria den aztertuko da.

María Serrano Udal Batzordeko presidenteak nabarmendu duenez, "Gobernu Taldean beharrezkoa ikusten dugu gure eskubideak erabiltzea eta Auzitegi Gorenean kasazio-errekurtsoa jartzea; izan ere, guztiz neurrigabea iruditzen zaigu Plan Orokor bat baliogabetzea bi txosten sektorial ez aurkezteagatik, hala nola telekomunikazioen txostena eta lurzoruen balio agrologikoari buruzko txostena".
Serranok gogorarazi duenez, "Hondarribiko HAPOari buruzko epai baliogabetzaileak Hondarribiko Udalari arrazoia ematen dio hirigintza aldetik, baina ez, ordea, gai formalei dagokienez".

HAPOaren tramitazio berria

Batzordearen gai-zerrendako bigarren puntuan, Hondarribiko HAPOaren tramitazio berria hasteko beharra aztertuko da. "Plan Orokorraren erabateko deuseztasuna deklaratzen duen epai horren ondorioz, eta Udalak jar ditzakeen errekurtsoei kalterik egin gabe, Plan Orokorraren izapidetze berria teknikoki egokitzat jotzen dugu" gehitu du Serranok.

“Tramitazio berria aukera bat izango da Plana aberasteko 2019an izapidetutako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planetik edo 2017an eguneratutako Irisgarritasun Planetik egindako ekarpenekin. Gainera, nabarmendu behar da 2017ko ekainean Plan Orokorra onartu zenetik aldaketak egon direla lurralde-antolamenduaren esparruan eta legeria aplikagarrian, eta horiei egokitu beharko zaie HAPOren izapidetze berria " esan du Serrano zinegotziak.

"Ildo horretan, adierazi behar da Plan Orokorrak indarrean jarraituko duela kasazio-errekurtsoa izapidetzen den bitartean, eta Planaren tramitazio berria Hondarribiko hirigintza-garapenaren segurtasun juridikoa bermatzeko beste tresna bat dela, haren erregulazioan egon daitezkeen hutsuneak saihestuz".


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web