Gaurkotasuna

Atzealdea

Ostegun eta larunbatean Jaitzubia eta Txingudiko padurak mintzagai

Urtarrileko Ezagutu zure hiria ostegun eta larunbatean izango da. Hitzaldia eta bisita gidatua Mikel Etxanizek zuzenduko ditu.

2017·01·10


Aste honetan ‘Ezagutu zuren hiria’ ekimenaren denboraldiko laugarren urratsa emango da. ARMA PLAZA Fundazioak antolatuta, datorren ostegunean eta larunbatean, urtarrilaren 12 eta 14an, Mikel Etxaniz  ariko da, ‘Jaitzubia eta Txingudiko padurak, natura eta historiaren artean’ gaiaren inguruan. Etxaniz Txingudiko Paduretako gune babestu naturaleko teknikaria da, eta paisaiaren ikerketan zentratzen den naturalista da.

Beste padura asko bezala, Txingudikoa urte askotan hirigintza alde batera uztea izatetik, gune natural babestu izatera igaro da, bailarako ondare bilakatu delarik. Hori hala izanik, asko dira gure inguruan gaiari buruzko ezagupen gutxi dutenak.

Hitzaldi eta bisita gidatuan, mentalitate aldaketa hau zerk eragin duen aztertuko da, paduraren ingurumen balioak aipatuko dira, baita etorkizun hurbilean mantenimendurako izango dituen erronkak aztertuko ere.

Osteguna urtarrilaren 12an 19:00etan, ARMA PLAZAko kultur eta turismo informazio gunean hitzaldia eskainiko du Mikel Etxanizek. Hitzaldia gazteleraz izango da.

Bi egun geroago, urtarrilaren 14an larunbata goizeko 11:00etan hasiko da bisita gidatua. Hitzordua Amuteko futbol zelaian izango da. Bisita euskaraz izango da.

Toki mugatuak daude eta erreserba egitea ezinbestekoa da, 943643677 edo info@armaplaza.eus gunean. Bi ekitaldietara denboraz iristea eskatzen da.