Gaurkotasuna

Atzealdea

Ostegun eta larunbatean Hondarribiko barra hizpide hitzaldi eta bisita gidatuarekin

ARMA PLAZA Fundazioak antolatuta, 'Ezagutu zure hiria' proiektuaren denboraldi berriko bigarren jardunaldia prest dago ostegun eta larunbaterako.

2016·11·14


Aste honetan ‘Ezagutu zuren hiria’ ekimenaren aurtengo bigarren urratsa emango da. ARMA PLAZA Fundazioak antolatuta, datorren ostegunean eta larunbatean, Ernesto Goiricelaya hondarribiarra Ramon Iribarren eta Hondarribiko barraz ariko da.

Osteguna azaroaren 17an 19:00etan, ARMA PLAZAko kultur eta turismo informazio gunean hitzaldia eskainiko du Hondarribiko historiari buruzko ikerlaria den Goiricelayak.

Bi egun geroago, azaroaren 19 larunbata goizeko 11:00etan Kirol Kaian (M pantalana) da hitzordua. Handik hasiko da itsasontzian egingo den bisita gidatua. Toki mugatuak daude eta erreserba egitea ezinbestekoa da, 943643677 edo info@armaplaza.eus gunean.

‘Ezagutu zure hiria’ hiritar guztiei zuzendutako ekimena da, eta helburua gure hiriko alderdi historikoak ezagutaraztea du. Pasa den hilean Hondarribia eta kontrabandoa izan zen gaia.