Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Ostalaritza sektoreari babesa emateko erakunde adierazpena

Hondarribiko Udalak, bertan ordezkaritza duten alderdi politiko guztien bidez, herriko ostalaritza sektoreari babesa azaldu nahi dio, Covid 19ak sortutako pandemiagatik eragin handienetakoa izan duen sektorea baita.

2020·12·30


Hondarribiko Udalak, bertan ordezkaritza duten alderdi politiko guztien bidez, herriko ostalaritza sektoreari babesa azaldu nahi dio, Covid 19ak sortutako pandemiagatik eragin handienetakoa izan duen sektorea baita.

Ostalaritza Hondarribiko ekonomian sektore garrantzitsua da; gainera, bertako produktua, lehorrekoa eta itsasokoa, balioan jartzen du sukaldarien bidez eta euren sukalde-jardunen bidez ezagueraren transmisioa egiten dute. Ostalaritzako langileen ahaleginak eta ilusioak Hondarribia euskal gastronomiaren mapan kokatu dute, eta gure herria nahitaez bisitatu beharra da Euskadiz, Gipuzkoaz eta herriaz gozatzera etortzen direnentzat nahiz bertakoentzat.

Hondarribiko Udalak hurbil-hurbiletik ezagutzen du sektorearen egoera eta osasun krisiak sektorean sortu duen krisia. Hori dela eta, aurten, zenbait neurri hartu ditu Covid 19ak sortutako ondorioak leuntzeko. Eta gogoeta prozesu bat irekitzeko konpromisoa hartu du: sektorearen eragileekin batera eta udal talde guztien parte hartzearekin lan mahai bat jarri du martxan ostalaritza eta bere partaideak balioan jartzen dituzten ekintzak proiektatzeko eta elkarrekin datozen hilabeteetarako proiektuak planifikatzeko.

Ohartzen gara zenbateko garrantzia duten ostalaritza-establezimenduek gure gizarteratze ohitura eta azturetan, eta jakitunago izan gara, agian, itxita egon behar izan duten hilabeteetan. Haiek guztiek egindako sakrifizioak ez luke alferrik izan behar, eta orain, berriz ere pixkanaka ostalaritzaz gozatu ahal dugun honetan, herritarrei eskatzen diegu arduratsuak izaten jarraitzeko eta segurtasun eta higiene gomendio guztiak jarraituz jarduteko. Hori izango da, zalantzarik gabe, herritarrek sektorearekin izango duten elkartasun seinale handiena.

EAJ         ABOTSANITZ        PSE-EE       EH BILDU


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web