Gaurkotasuna

Atzealdea

Oscar Gasconen 'La Mirada' lanak irabazi du Erdi Aroko Azokako Argazki Lehiaketa

Vladimiro Garciaren 'Magia' izan da bigarren, eta Manu Barreiroren 'El Alfarero' hirugarren.

2017·08·21


Oscar Gasconek lortu du Erdi Aroko Azokako Argazki Lehiaketako argazki onenaren saria. Ekainean egindako azokan hark ondutako ‘La Mirada’ argazkia da, hain zuzen, garailea. Bigarren, Vladimiro Garcia izan da “Magia” lanari esker, eta hirugarren, Manuel Barreiro, “El alfarero” delakoaren egilea. 500, 400 eta 300 euro jaso dituzte, hurrenez hurren. Azpimarratzekoa da berriki egindako Jai Nagusietako Argazki Lehiaketan saritutako hiru argazkiak ere eurenak direla, segida berean.

87 argazkik hartu dute parte, guztira, lehiaketan. Epaimahaia Estitxu Ortolaitz, Floren Portu eta Julian Lazkanotegik osatu dute, eta Goio Uriartek egin ditu idazkari lanak.