Gaurkotasuna

Atzealdea

Kasino zaharrean jaso daitezke adinekoen omenaldi bazkarirako txartelak

Adinekoen Omenaldi Bazkaria eskainiko du Hondarribiko Udalak, Jai Nagusiak direla eta, irailaren 10ean Ardora Jatetxean.

2016·08·23


Hondarribian erroldatuta dauden 65 urtetik gorako biztanle guztientzat irekia da, eta doakoa.

Txartelak KASINO ZAHARRA helduen egoitzako bulegoan jaso daitezke, ondorengo egun eta ordutegietan:

  • Irailak 1, osteguna:
    • 10:00etatik 10:30etara, baldintza guztiak bete arren, iaz bazkarira joan EZ zirenak.
    • 10:30etatik 12:00etara, baldintzak betetzen dituzten gainerako guztiak.
  • Irailak 2, ostirala (Tiketak soberan geratuko balira):
    • 10:00etatik 12:00etara, tiketak bukatu arte.

NAN zenbakia aurkeztu beharko da, eta pertsona bakoitzak bi tiket hartu ahal izango ditu gehienez.

Informazio gehiago eskuratzeko, Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Departamentura (943 11 12 91) edo Kasino Zaharreko egoitzara jo daiteke (943 64 04 88).