Gaurkotasuna

Atzealdea

Oroimenaren Eguna dela eta elkarretaratzea Arkupeetan

Hondarribiko Udaleko alderdi politikoetako ordezkariak Bizikidetzako lan taldearen baitan, indarkeriaren ondorioen inguruan lanean dabiltza azken hileotan.

2016·11·08


Hondarribiko Udaleko alderdi politikoetako ordezkariak Bizikidetzako lan taldearen baitan, indarkeriaren ondorioen inguruan hausnartzen aritu dira eta zenbait aurrerapausu eman dituzte.

Hauen artean,gaur azaroak 10, burutuko den Oroimenaren Eguna alderdi guztien babesarekin burutzea adostu da.

Hala, alderdi guztiak bateraturik egongo dira eta hondarribiarrak ere gonbidatu nahi dira, 12:00etan burutuko den ekitaldira, Udaletxeko Arkupeetan.

Izan ere, gure herrian  indarkeriak eragindako biktimak gogoan hartu nahi dira.