Gaurkotasuna

Atzealdea

Opilen bedeinkapena egin da Parrokian

Aspaldiko ohitura bati jarraituz, San Marko egunez opilen bedeinkapena egin da goraino bete den Parrokian

2017·04·25


San Marko eguna izanik, Opila Eguna, gaur goizeko 10:30ean egin da opilen bedeinkapena Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Mariaren Parrokian.

Biktoriano Etxabe apaizak egin du haur, guraso eta aiton-amonez goraino bete den elizan. Opilak bedeinkatu ostean, denei egun handi bat igarotzea desiratu die, eta gazte zein helduak Guadalupera bidean joan dira nahiz eta eguraldia lagun ez izan.