Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Opila jasotzea antolatzeko lanetan dabil Udala egile eta saltzaileekin

Larunbata honetan, apirilak 25, San Marko eguna ospatzen da Hondarribian. Aurtengo egoera berezia kontutan izanda, Udaletik etazenbait neurri hartu dira. Hala eman du aditzera Juan Luis Silanes Kultura zinegotziak.

2020·04·21


Larunbata honetan, apirilak 25, San Marko eguna ospatzen da Hondarribian. Aurtengo egoera berezia kontutan izanda, Udaletik etazenbait neurri hartu dira. Hala eman du aditzera Juan Luis Silanes Kultura zinegotziak.

“Udaletik zenbait bilera mantendu ditugu herriko opila egile eta saltzaileekin ahalik eta era egokienean antolatu dezagun aurtengo San Marko egun berezia, baita aurreko egunak ere” dio Silanesek.

“Denok argi ikusi dugu, ahal den neurrian, enkargu bidez egin behar direla opilen eskariak, horrela gero onuradunen etxebizitzera banatuak izan daitezen eta pertsonen mugimendu txikiena egon dadin herriko kaleetan. Halere, hori ez da beti posible izango, eta zenbait kasutan opilak bila pasa behar izango dute eskatzen dutenek”.

“Hori kontutan izanik, Udaltzaingotik opila egile eta saltzaileen lokalak ikuskatu egin dira ahalik eta ilara ordenatuenak egon daitezen, segurtasun neurriak eta distantzia guztiak hartuaz. Opila-saltzaileek ere bere neurriak hartuko dituzte, ordutegi desberdinak emanez erosleei bila pasatzerakoan ahalik eta jende gutxienekin topa daitezen establezimenduetan” gehitu du Silanesek.

“Ezin izango da ohiko opilen bedeinkapen ekitaldia egin. Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Mariaren Parrokiatik abisatu digutenez, opilen bedeinkapena Parrokiko kanpandorretik egingo da larunbatean eguerdiko 12:00etan. Norberak, bere etxetik opila lehiora atera beharko du apaizak bedeinka ditzan” amaitu du Silanesek.

Etxetik ateratzea ezinezkoa denez, debekatuta egongo da era berean Guadalupera edota beste guneetara joatea urtero egin ohi den moduan.

 


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web