Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

ONDO PASA, prebentzio eta osasunaren sustapenerako kanpaina abian da

Aurten, COVID19 eta bizitzen ari garen egoera dela eta, esfortzu handia egin du Udalak egiten dituen prebentzio ekintza guztiak aurrera eramateko. Hala esan du Maria Serranok, Udaleko Gazteria zinegotziak.

2020·07·08


Aurten, COVID19 eta bizitzen ari garen egoera dela eta, esfortzu handia egin du Udalak egiten dituen prebentzio ekintza guztiak aurrera eramateko. Hala esan du Maria Serranok, Udaleko Gazteria zinegotziak.

“Egoera honek Hondarribiak dituen errekurtsoak eta osasun aktiboak balioan jartzeko aukera eman digu.  Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak horretan dihardu azken hilabete hauetan. ‘ZU(K) ZEU(K)’ ekimenaren barruan kokatu behar da Ondo Pasa 2020, Prebentzio eta osasunaren sustapenerako kanpaina”.

Urte osoan zehar, eta arlo ezberdinetan- ikastetxeetan, gune irekian, e.a.-  egiten diren ekintzen jarraipena da, udako testuingurura egokituta egongo da arrisku murrizketaren eta prebentzio unibertsaleko (aisialdi osasuntsua) estrategiak erabiliz.

“Aurten berrikuntza nabarmen batekin gatoz, izan ere kamisetaren ordez botilak banatuko ditu Udalak. 300 botila egin dira  Ondo Pasako logo berriarekin. Hamasei urte pasa dira lehenengo kamiseta banatzen hasi ginenetik. Hausnarketa sakona egin ondoren Ondo Pasako mezua eta sentsua bultzatzeko eta indartzeko garaia zela pentsatu dugu” esan du Maria Serrano zinegotziak.

Prebentzio eta osasunaren sustapena

“Gogoratu nahi dugu Prebentzio Komunitarioko Zerbitzuko helburu nagusiena prebentzio eta osasunaren sustapena dela,  hau da ohitura eta bizimodu osasungarriak bultzatzea, eta hemen kokatu behar dira egiten ditugun ekintza guztiak.

Zehazki, botilarekin ohitura osasungarriak sustatzeaz gain (edozein tokira eramateko dela eta) norbere buruaren zainketa bultzatu nahian, izan ere keinu horrekin komunitatea zainduko dugu,  denok Hondarribia osasuntsu bat nahi baitugu. Honekin lotuta, botila berrerabilgarria denez plastikoa ekidituko dugu.

“12-25 urte bitarteko nerabe eta gazteak botila jasotzera Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzura etorri beharko dira bila, uztailaren 13 tik abuztuaren 7 bitarte goizeko 10:00etatik 13:30etara” gehitu du Nerea Zuazuak, Prebentzio Komunitarioa Udal Zerbitzuko erantzuleak.

“Honekin batera, Prebentzio Komunitariotik urtero egiten den lanari jarraipena emango zaio, alh¡kohola eta gainontzeko drogei loturiko ekintza desberdinak abian jarriz. Hala, ostalaritzarako kartel espezifiko bat egin da eta abuztuan banatze arduratsuan formazio bat jasoko dute. Udalak eskutitza bidaliko die ostalariei kartelarekin batera, eragile komunitario gisa duten garrantzia azpimarratzen” amaitu du Zuazuak.


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web