Gaurkotasuna

Atzealdea

Olentzero eta Gabon Kanta lehiaketan izena emateko epea

Ostiral honetan itxiko da abenduaren 24ean urtero ospatzen den Olentzero eta Gabon Kanta Lehiaketan izena emateko epea. BAZen egin behar da.

2016·11·13


Hondarribiko Udaleko Kultura sailak, 2016ko Eguberri jaiak direla eta, Olentzeron irudia eta gabon-kantak mantentzeko asmotan, Gabonetara begira ‘Olentzero’ eta ‘Gabon Kantak’ lehiaketak antolatzen ditu. Izena emateko epea BAZen zabalik dago eta azaroaren 18ko 13:00etan itxiko da.

Jarduera hauetan herriko taldeek edo abesbatzak parte har dezakete, gutxienez hogei pertsonez osatutakoak izan beharko dira eta partaideen gehiengoa 16 urtetik gorakoa izango delarik. Jarduerak abenduaren 24an izango dira, arratsaldeko 17.45etatik aurrera Gipuzkoa Plazan (eguraldi txarra egiten badu, Udaletxeko Arkupeetan egingo dira). Olentzeroarekin aurkezten diren talde bakoitzak 400,00 € jasoko ditu eta gabon-kanta jaialdian bakarra parte hartzen dutenek 250,00 €ko ordain saria jasoko dute.

Parte hartu nahi duten guztiek eskaera orria Udaleko BAZen aurkeztu beharko dute, ostirala azaroak 18ko 13:00 orduak baino lehen eta bertan zehaztu beharko da taldea Gabon-kanta lehiaketara bakarrik edo bietara aurkezten den. Talde bakoitzak euskarazko bi gabon-kanta abestuko ditu, bata Olentzeroa eta bestea aukera librekoa.