Gaurkotasuna

Atzealdea

Oihana Kortazarren hitzaldia ostegunean Kultur Etxean

Elgetako mendi lasterkariak arratsaldeko 19:00etan hasiko du hitzaldia eta sarrera doakoa izango da

2017·03·21


Oihana Kortazar mendi lasterkariak hitzaldia eskainiko du ostegunean Kultur Etxean. Datorren igandean Donostia-Hondarribia Talaia Trail lasterketa ospatzen dela aprobetxatuta, Elgetako kirolariak hitzaldia eskainiko duAlde Zaharreko Kultur Etxean arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Kortazarrek bere ibilbidea azalduko du, bere esperientzia emakume eta kirolari moduan, eta solasaldia irudiz lagundutakoa izango da, argazkien bidez hainbat pasadizo kontatuko baititu elgetarrak.

Mendi Lasterketetan Espainiako Txapeldun, Zegama Aizkorri lasterketa ospetsua bitan irabazitakoa, Skyrunning 2011 Munduko Txapelketa irabazitakoa, lasterketa bertikaletan txapeldun… palmares luzekoa da Kortazar.