Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Oier Gil Mendizabalen 'Denak berdin' kartelak irabazi du Inauterietako lehiaketa

Oier Gil Mendizabal hondarribiarra da aurtengo Inauterietako kartel lehiaketaren irabazlea. ‘Denak berdin’ izena du lanak.

2019·02·14


Oier Gil Mendizabal hondarribiarra da aurtengo Inauterietako kartel lehiaketaren irabazlea. ‘Denak berdin’ izena du lanak. Denetara 16  izan dira aurtengo lehiaketara aurkeztu diren lanak, iazko kopurua baina bat gehiago.

Epaimahaia Estitxu Ortolaizek, Aritz Enparanek, Idoia Seijok, eta Maria Serrano zein Kalixa Silanes zinegotziek osatu dute, Goio Uriarte Kultura teknikaria eta epaimahaiaren idazkari lanetan aritu delarik.

Lanak jendaurrean jarriko dira otsailaren 25etik martxoak 5a bitarte (biak barne), ARMA PLAZAn.