Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Gaurkotasuna
Gaurkotasunaren xehetasuna
Eduki publikatzailea
Atzealdea
Oiartzungo Arditurriko txondorra ikustera bisita Mintzalagunarekin
Euskara Zerbitzuko Mintzalaguna egitasmoak irteera antolatu du Oiartzungo Arditurriko txondorra ikustera larunbata honetarako.
2016·11·20
Hondarribiko Euskara Zerbitzuko Mintzalaguna egitasmoak Oiartzungo Arditurriko txondorra ikusteko bisita gidatua antolatu du. Larunbatean azaroaren 26an izango da, 11:00etan. Bertan txondorrari buruzko azalpenak entzuteaz gain, ikazkinekin hitz egiteko aukera ere izango da.
Izenematea irekita dago urtarrilak 28 arte, 688 865 398 telefonora deituz edo mintzalaguna@hondarribia.eus korreora idatziz.
Oharra: ekintza interesa duen edonori irekita dago, baina lehentasuna Mintzalaguna egitasmoko partaideek dute; plaza hauek jendeak izena eman ahala betetzen joango dira.
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu