Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
AGENDA
Atzealdea

HMJP-ri buruzko berriak

Azken hilabeteotan Udalak hainbat pertsona eta eragilerekin batera egin du lan, Mugikortasun Mahaian biltzen diren kolektiboak nabarmenduz, Hondarribiko Mugikortasun Jasangarrirako Plana idazteko.

2019·09·18


Azken hilabeteotan Udalak hainbat pertsona eta eragilerekin batera egin du lan, Mugikortasun Mahaian biltzen diren kolektiboak nabarmenduz, Hondarribiko Mugikortasun Jasangarrirako Plana idazteko. Hondarribia mugitzen da prozesua web orri honetan eguneratzen joan da, topaketen eta jardueren aktak eta beste informazio interesgarriak zintzilikatuz. Une honetan, HMJP-ren dokumentua ixtear dagoenean, berrien sekzio hau irekitzen da aurrerapenei eta udalerrian garatuko diren mugikortasun proiektuei buruz informatzen jarraitzeko.

Halaber, laster HMJP-ren dokumentua publikoa egingo da. Plan honek hiriko mugikortasun arazoak konpontzeko marko orokorra eta ikuspegi estrategikoa definitzen du. Dokumentuak parte hartze prozesuan inplikatutako pertsonen ekarpen ugari biltzen ditu.

Bukatzeko gogoratu mugikortasuneko postontzi digitala irekita jarraituko duela honako helbide honen bidez mugikortasuna@hondarribia.eus