Gaurkotasuna

Atzealdea

Hilerriko horma-hobien inguruko oharra

Hilerriko horma-hobietako G lerroan hilobiratuta dauden pertsonen familiei jakinarazten zaie, lerro horretako hobiak husten ari direla, horma-hobiak ematerakoan ezarritako epea (10 urte) amaitu baita.

2016·07·26


Udala familiak bilatzen saiatzen ari da, eta kasu batzuetan zaila ari da gertatzen, izan ere ez ditugu telefono zenbaki egokiak. 

Erregutzen zaie, hustu gabeko horma-hobietakoen senideren bat ezagutzen duten pertsonei, Udalera dei dezatela (943 111 261) edo zendutako pertsonen senideekin harremanetan jar daitezela, edo zuzenean hobiratzailearekin hitz egin dezatela.