Gaurkotasuna

Atzealdea

Nazioarteko Gastronomia Turismoko foroa Hondarribia izan da

Donostian antolatu den mundu mailako bilkurako ordezkarien delegazio bat gurean izan da

2017·05·10


Donostian egunotan antolatu den Gastronomia Turismoari buruzko III.Nazioarteko Foroko delegazio bat atzo Hondarribian izan zen. Turismoaren Mundu Mailako Erakundeak eta Basque Culinary Centerrek antolatuta, zenbait bisitaldi turistiko bisitatu dituzte, hauen kudeaketa eta baliabide gastronomikoak ezagutu ditzaten.

Bisitak herrialde anitzetako ordezkariak izan zituen: Kenia, Ghana, Indonesia, Argentina, Tailandia, Japonia, Irlanda edota Andorra.

Bisitariak atzo iritsi ziren Hondarribira, Pasaiatik zuzenean. Kale Nagusitik igo eta ARMA PLAZAko Informazio eta Turismo Puntura heldu ziren. Hantxe, Maria Serrano Hondarribiko Turismo zinegotziak ongietorria eman zien.

Jarraian, Higer katamaranean Txingudi Badiatik ibilaldia egin zuten, eta Hondarribiko Gran Sol tabernako Mikel Muñozek eta Irungo Danako jatetxeko David Rodriguezek showcooking ikuskizun bat egin zuten. Haiek prestatutako pintxoak jan zituzten Irungo Ola Sagardotegiko sagardoaz gozatzearekin batera.