Web edukia bistaratu

Jarduera eta Ekitaldien agenda osoa

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Sarea Dantza Garaikide Zirkuitua – “Mutu” Myriam Perez Cazabon

calendarioNOIZ Azaroaren 15a • 20:00
idiomaHIZKUNTZA Euskara / Gaztelaniaz
entradasSARRERAK 3 € Aurretik erosketa online
Aurretiko erosketa: Arma Plaza
Leihatilan: Gertaera baino 2 ordu lehenago

MUTU isiltasunaz ari zaigu. Hutsik ez dagoen isiltasun trinkoaz. Pertsonen arteko erlazioek aislamendu indibidualetik ateratzen gaituzte. Elkarrekin erlazionatzeari utziko bagenio, ia... izateari utziko genioke.

MUTU komunikaziozko hiru atal edo espazio eszenaratzeko saiakera da, non isiltasunak hitzaren esanahi osoa hartzen duen eta pertsonen arteko hartu-eman emozionala eta ulermena keinu txikienen bidez, eta batez ere, begiradaren bitartez, gorpuzten den.

Gaur egungo gizartearen irudia da, non pertsonen arteko erlazioak gain-dimentsionatuta dauden, giza baloreak gainbeheran doazen heinean. Giza-erlazio zuzenen usteltzearen islada.

Zenbateraino dira egiazkoak azaleratzen ditugun adierazpenak? Zenbateraino mozorrotzen ditugu? Zenbateraino ezkuta ditzazkegu gure gorputzak oihuka ditzazkenak?

Norbanakoaren eta taldeko partaide izatearen beharren arteko kontrobertsian oinarrituz, erlazio pertsonalek bizi dituzten eraldaketen adierazbidea da MUTU. Pertsonen arteko ulermena bideratzeko ahaleginen gainbeheraren irudia.

  • Konpainia MYRIAM PEREZ CAZABON
  • Modalitatea DANZA GARAIKIDEA
  • Iraupena 45’
  • Ideia, zuzendaritza, koreografia MYRIAM PEREZ CAZABON
  • Dantzariak
    • LEIRE OTAMENDI
    • IKER ARRUE|ENEKO GIL|BEÑAT URRETABIZKAIA
    • MYRIAM PEREZ CAZABON
  • Musika MAITE ARROITAJAUREGI - MURSEGO