Gaurkotasuna

Atzealdea

Austria, Eslovakia eta Hondarribiko musikariak asteburuan Donostia 2016-aren barnean

Donostia eta beste 59 herri eszenatoki bihurtuko dira maiatzaren 4tik 7ra Europako musika eskoletako 8.500 ikaslek emango dituzten 120 kontzertu baino gehiagorako, Musika Eskolen Europako Elkarteak (EMU) antolatu duen EMUSIK, Musika Eskolen Europako Jaialdia, ospatzeko.

2016·05·02


Hondarribia da hiri horietako bat, eta ostiral arratsaldez eta larunbata goizez kontzertu bana jasoko ditu Gipuzkoa plazan. Hasteko, ostirala maiatzaren 6an, arratsaldeko 17:00etan, Europako musika eskolen elkarteetako 52 ordezkari Hondarribiko Alde Zaharretik bisita gidatua egingo dute, Gipuzkoa plazan hasiko den kontzertuaren aurretik.

Esandako kontzertu hau arratsaldeko 18:00etan hasiko da, eta han izango dira Austriako ‘Jugendkapelle der Musikschule Hartberg’ folk taldea, Rechnitzer Volksmusik talde austriarra, eta Hondarribiko Musika Eskolako Folk taldea, Dixie Band eta txistulariak ere. Larunbata 7an, Eslovakiako Zvolen herriko ‘Lastovi Cky’ elkarteko jazz eta dantza taldeak ariko dira, Kataluniako Jove Orquestra de Cambra de Mollet del Vallés, eta horiekin batera, Hondarribiko Musika Eskolako banda soka eta trikitixa taldeak. Goizeko 11:00etan hasiko da Gipuzkoa plazan.

Hondarribiar partehartze handia

Ostiral goizean, Hondarribiko Musika Eskola EMUSIK Jaialdiko inauguraziora Ilunbera joango da 150 instrumentuko eta musika hizkuntzako ikasleekin. Amaitzeko, Sagues plazan Jaialdiari bukaera emango dion BIG BANDean Musika Eskolako 6 ikaslek hartuko dute parte,Gorka Lizarazu, Julen Iridoi, Borja Tudero, Urko Iridoy, Hugo Marcos eta Jon Jimenez hain zuzen ere. Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuaren proiektua da EMUSIK, eta egoitzak izango ditu EAEn, Nafarroan, Iparralden eta Errioxan.

Herrietan joko duten parte-hartzaileak Europako hurrengo herrialdeetatik etorriko dira: Espainia, Bulgaria, Txekiar Errepublika, Danimarka, Estonia, Finlandia, Frantzia, Alemania, Hungaria, Italia, Letonia, Liechtenstein, Luxenburgo, Norvegia, Austria, Polonia, Eslovakia, Suedia, Suitza eta Herbehereak.