Gaurkotasuna

Atzealdea

Mugikortasun Mahaia bihar bilduko da Udaletxean

Hondarribiko Udala hiri mugikortasun iraunkorraren alde lan egiten ari da, eta zentzu horretan, Mugikortasuneko Lehen Mahaia bihar bilduko da. Hitzordua arratsaldeko 19:00etan izango da Udaletxeko Areto Nagusian.

2017·12·12


Hondarribiko Udala hiri mugikortasun iraunkorraren alde lan egiten ari da, eta zentzu horretan, Mugikortasuneko Lehen Mahaia bihar bilduko da. Hitzordua arratsaldeko 19:00etan izango da Udaletxeko Areto Nagusian.

“Izan ere aspaldi honetan zenbait ekintza edota jarduera garatzen ari gara” dio Kalixa Silanesek, Ingurumen eta Agenda 21eko zinegotziak. “Besteak beste kaleak oinezkoentzat egitea, bidegorriak eraikitzea, mugikortasunaren astea antolatzea… Udala kontzientziatuta dago azpiegiturak sortu behar direla bai bizikletaren erabiltzaileak eta bai oinezkoak modu seguruan eta erosoan ibili ahal izateko”.

“Dena dela, urrunago ere joateko garaia da” dio Silanesek. “ Bada Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Plana (HMIP) sortzeko garaia; Plan horrek eragile guztiak izango ditu bere barruan, eta Hondarribiko mugikortasun- eta irisgarritasun- beharren artean oreka sortuko du; gainera ingurumena babesten, gizartearen kohesioa eskuratzen eta garapen ekonomikoa lortzen (mugikortasun iraunkorraren printzipioa) lagunduko du”.

“Horretarako oso garrantzitsua da Hondarribian mugikortasuna hobetzeko martxan jar daitezkeen ekimenetan batera lan egitea, ekimen horiek betiere iraunkortasunera bideratuz. HMIP egiteko prozesua aberasteko, udalak hiritarren parte-hartzea eskatzen du, hiritarrarena nahiz Hondarribian jarduera garatzen duten taldeena. Denontzat garrantzitsua izango da” amaitu du Silanesek.