Gaurkotasuna

Atzealdea

Mugikortasun Mahaia asteazken arratsaldez bilduko da Udaletxean

Mugikortasun Mahaia bihar arratsaldeko 19:00etan elkartuko da Udaletxeko Areto Nagusian. Azken mugikortasun mahaia ospatu zenetik, Udalak esparru honetan hainbat lan egin ditu eta lan horien berri emateko egingo da bilera, besteak beste.

2018·05·08

Gai zerrendaren barnean, bidegorriak edota Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana daude adibidez. Jarraian, lehenengo bileran egindako ekarpenak aztertuko dira, eta minibusa jarri edo ez aztertzeko egindako inkestaren berri emango da. Azkenik, erregu eta galderen ordua iritsiko da.

Parte hartu nahi dutenei, BAZekin telefonoz (943-111213/11) nahiz posta elektronikoz (udala@hondarribia.eus) harremanetan jartzea eskatzen da.