Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Mugikortasun jasangarria bultzatzeko seinale berriak hiriko zenbait kaleetan

Azken aste hauetan, Udaleko Obra eta Zerbitzu Sailak hainbat lan egin ditu, hiriko kale batzuetako seinalizazio berriak prestatu eta egokitzeko.

2020·09·11


Azken aste hauetan, Udaleko Obra eta Zerbitzu Sailak hainbat lan egin ditu, hiriko kale batzuetako seinalizazio berriak prestatu eta egokitzeko.

Hala esan du Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak. "Datorren astean, Mugikortasunaren Astearekin bat eginez, Udalak neurri berriak ezarriko ditu mugikortasun iraunkorrari balioa emateko, batez ere oinezkoei mesede eginez.

Neurri horiek hilabete honen erdialdean aktibatuko den komunikazio plan batean zehaztuko dira. Baina aurretiaz lan batzuk egitea beharrezkoa da, eta lan horiek kalean ikusi egiten dira jadanik".

"Azken urteotan, Udalak mugikortasunarekin lotutako hainbat ekintza abiarazi ditu, hala nola hiriko alderdi politiko guztiek eta hainbat eragilek osatzen duten Mugikortasun Mahaia, Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plana, eta eskola-inguruneetan herritarrek parte hartzeko ekintzak adibidez" gehitu du Silanesek.

Zinegotziak gogorarazi duenez, "joan den udaberriko konfinamendu egoeraren ostean, mugikortasunari buruzko hainbat erabaki hartu ziren. Lehentasuna eman zitzaien oinezkoei Kosta kalean eta Ramon Iribarren pasealekuan, Hirian zehar txirrindak aparkatzeko guneak jarri ziren, adibidez hondartzako aparkalekuak murriztuz, bizikleten eta motorren erabilera sustatzeko".


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web