Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Merkataritzaren Dinamizazio Plana abian jarri du Udalak

Udalak Hondarribiko Merkataritzaren Dinamizazio Plana abian jarri du. Egitasmoaren aurkezpena gaur goizean burutu da Udaletxean, eta han izan da Maria Serrano, Merkataritzako zinegotzia.

2018·10·24


Udalak Hondarribiko Merkataritzaren Dinamizazio Plana abian jarri du. Egitasmoaren aurkezpena gaur goizean burutu da Udaletxean, eta han izan da Maria Serrano, Merkataritzako zinegotzia. Berak eman ditu Hondarribia Abian enplegu eta garapen ekonomikoaren aldeko egitasmoaren barne dagoen plan honen xehetasunak eta helburuak.

“Ditugun azkeneko datuek esaten digute Hondarribian 152 saltoki daudela eta 350 pertsona baina gehiagok lan egiten dutela sektore honetan. Hiriko enpleguaren %8az ari gara hitzegiten” esan du Maria Serrano zinegotziak. “Hortaz, oso sektore garrantzitsu baten aurrean gaude”.

“Irunekin eta Donostiarekin daukagun loturagatik,  gauza jakina da erosketetan egiten dugun gastuaren zati bat atera egiten dela Hondarribitik, eta egingo dugun lanaren lehenengo gauza azterketa zehatz bat egitea izango da”.

Proiektu honen helburu nagusienak, “hondarribiarren ezaugarri, behar, eskakizun eta kontsumo ohiturak ezagutzea da alde batetik. Bisita eta turistekin ere asmo berbera dugu. Gainera, Hondarribiko merkataritzaren indargune, ahalmen, arazo eta erronkak ezagutu nahi ditugu, aukerak eta lan-ildoak identifikatu merkataritzaren lehiakortasuna eta posizionamendua hobetzeko, eta azkenik, sektorearen eragileen arteko kolaborazioa sustatu”.

“Behin diagnostikoa bukatzerakoan merkatariei datu guztiak azalduko zaizkie elkarrekin aztertzeko, eta denon artean zein ildo jarraitu behar den adostu” gehitu du Serrano zinegotziak.

Inkestak egingo dira

“Alde batetik, merkatari guztiei inkesta bat egingo diegu hainbat informazio eskuratzeko. Adibidez, bezeroak eta erosketa ohiturak identifikatu, estrategia komertziala zein den, teknologiaren inguruan hainbat galdera eta beraien ustez ze neurrik lagundu dezaketen salmenten igoera lortzeko”.

“Bestalde, Hondarribiko biztanleei ere inkesta bat egingo diegu. Telefonoz izango da eta gaur bertan hasiko dira Hondarribiko etxeetara deiak. IKEI enpresak egingo du galdeketa eta Hondarribiko Udalaren izenean deituko dute. Bisitariei ere galdeketa egingo zaie, hauek bai kalean izango dirala, zenbait galdera motzekin” dio Serrano zinegotziak.

Duela 10 urte egin zen azkeneko Merkataritzaren Plan Estrategikoa. Geroago Hondarribia Abian martxan jarri zen sektorea bultzatzeko eta beste hainbat ekintza aurrera eraman dira Merkataritza eta Turismo sailetik merkatariekin batera.