Gaurkotasuna

Atzealdea

Mendeluko errepidea itxita bi gauez

Txingudiko Zerbitzuak egiten ari den obra dela eta, trafiko aldaketak egongo dira bihar gauez

2017·04·26


Txingudiko Zerbitzuak Mendelu auzoan egiten ari den hornidura eta berriritartze lanak direla eta, osteguna 27tik ostirala 28rako gauean, eta asteartea maiatzak 2tik asteazkena 3rako gauetan Irundik Hondarribirako sarrera itxita egongo da Mendelun ibilgailuentzat.

Hondarribitik Irunera joateko ez da arazorik egongo bi gau horietan. Aldiz, Irundik datozenek Letxunborro Hiribidetik joan beharko dute, Txingudi Ikastolako biribilgunera eta gero Amutetik sartzeko.