Gaurkotasuna

Atzealdea

Martxoko 'Ezagutu zure hiria' pilota jokoaren inguruan izango da

Ostegun eta larunbatean, ARMA PLAZA Fundazioak antolatuta, Daniel Carballok hitzaldia eta bisita gidatu zein erakustaldi bat egingo da

2017·03·13


Aste honetan ‘Ezagutu zuren hiria’ ekimenaren denboraldiko seigarren eta azken urratsa emango da. ARMA PLAZA Fundazioak antolatuta, datorren ostegunean eta larunbatean, martxoaren 16 eta 18an, Daniel Carballo ariko da, ‘Pilota jokoaren ezarpena Hondarribian’ gaiaren inguruan.

“Pilota jokoaren ezarpena alde zaharretan aztertzen badegu” dio Carballok, “herri desberdinetan gertatu dena ikusita, guztien historiak badu parekotasunik. Hau ez da Hondarribian, oso desberdina izango. Baina badu Hondarribiko pilota jokoaren ezarpenak, berezitasun bat, besteekiko. Pilota Jokoa bera, ezarri zen leku adierazgarriena, gaur egun mantendu eta errespetatu dela. Agian, Gustave Colin irudigileak 1886 urtean irudikatutako “Laxoa partida Hondarribiako harresietan” marraztu zuelako. Agian, historiak, bigarren aukera bat eman nahi izan diolako, pilota jokoari”.

Carballo irakasle – ikerlaria EHUko arkitektura eta Ingeniaritza Eskoletan. Koordinatzailea “Pilota jokoa gune historikoetan” izeneko tailerrean, Euskal Herriko Unibertsitateko Ondarea Zaharberritzeko Masterrean.

Osteguna martxoaren 16an 19:00etan, ARMA PLAZAko kultur eta turismo informazio gunean euskaraz hitzaldia eskainiko du Carballok.

Bi egun geroago, martxoaren 18an goizeko 11:00etan hasiko da bisita gidatua. Pilota jokoaren erakustaldia egingo da harresietan (Gernikako Arbola). ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio gunetik hasita (dohainik).