Gaurkotasuna
Atzealdea

Martxoaren 8ko gizalegearen kontrako ekintzei buruzko Udal Gobernu Taldearen oharra

Martxoaren 8an gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna aldarrikatzeko ekitaldi ugari ospatu ziren.

2019·03·12


Martxoaren 8an gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna aldarrikatzeko ekitaldi ugari ospatu ziren. Udal ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek sinaturiko udal adierazpenaren bidez bat egin zuen Hondarribiko Udalak talde feministek egindako aldarrikapenekin.

Baina joan den martxoaren 8an hiriko hainbat hiri-altzari, eraikin eta monumentutan zenbait pintaketa egin ziren. Udal Gobernu taldearen iritziz, denon ondarea hondatu gabe, baditugu bizikidetza demokratikoan beste bide batzuk ideiak askatasunez agertzeko.

Udal Gobernu taldeak pintaketa hauek deitoratu eta gaitzesten ditu, denon ondarea hondatzeaz gain, errespetu eta gizalege falta adierazten baitute eta bizikidetzari kalte egiten baitiote.