Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Martxoan egin ez ziren ekitaldietako sarrerak itzuliko dira

Kultura departamentutik jakinarazten denez, Ikusirik oraindik ezin direla atzeratutako ekitaldien data berriak konfirmatu, martxoan egin behar ziren eta bertan behera geratu ziren ondorengo ekitaldien sarrera guztien itzulketa egitea erabaki da.

2020·06·29


Kultura departamentutik jakinarazten denez, Ikusirik oraindik ezin direla atzeratutako ekitaldien data berriak konfirmatu, martxoan egin behar ziren eta bertan behera geratu ziren ondorengo ekitaldien sarrera guztien itzulketa egitea erabaki da:

Martxoak 14 Familia zinema: “Lur eta Amets” (eus) (3€)

Martxoak 15 Antzerkia: “El Avaro” Kanka Antzerki Elkartea (gazt.) (3€)

Martxoak 21 Kontzertua: “Irteera argiak. Eñaut Elorrieta” (15 € / <18: 10 €)

Martxoak 22 Antzerkia: “¡Ave, osos!” El Mono Habitado  (gazt.) (8 € / <18: 4 €)

Martxoak 28 eta 29:MendiTour Hondarribia. Mendi Filmeko onena (3 €)

Esan bezala, sarrera guztiak itzuliko dira eta ekitaldia berriz ere programatzen denean, nahi duenak, berriz ere sarrerak erosi beharko ditu.

Itzulketa erositako bide beretik egingo da: Arma Plazako bulegoan sarrerak presentzialki erosi zituenak bulegoan eskatu beharko du eskudirutan itzulketa egitea eta Kutxabank sistemaren bidez erosketa egin dutenei automatikoki egingo zaie itzulketa uztailaren 4a baino lehen.

Itzulketa gaurtik aurrera eskatu daiteke Arma Plazako bulegoan.


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web