Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Martxoak 16ko Alkatearen bandoaren neurriak

Eten egin dira Sektore Publikoko erakundeen prozedimenduetarako tramitazioen epeak, beraz, baita Hondarribiko Udalekoak ere.

2020·03·16


Eten egin dira Sektore Publikoko erakundeen prozedimenduetarako tramitazioen epeak, beraz, baita Hondarribiko Udalekoak ere.

Pasa den martxoaren 14ko 436/2020 Errege Dekretuak, COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duenak, hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera gertatu da.

Hortaz gain, TAOko tiketak saltzeko makinak desgaituta geratuko dira alarma nazionaleko egoera indarrean dagoen bitartean.

. Aipatu behar da ere beste zenbait neurri hartu direla beste abisu bat eman arte:

. Haur-parke guztiak ixtea; debekatuta dago horietara sartzea.

. Komun publiko guztiak ixtea; debekatuta dago horietara sartzea.

. Hondartza ixtea; debekatuta dago bertara sartzea.

Informazio osoa ikusteko, NEURRI BEREZIEN atalean.