Gaurkotasuna

Atzealdea

Martxan da Hondarribiko Bertako Produktuen Astea

Gaurtik igandera Hondarribian bertako produktuaren astearen hirugarren ekitaldia egingo da. Ekimenaren helburua bertako ekoizleen lana sustatzea eta elikadura ohitura osasungarriak hedatzen laguntzea da.

2018·04·16


Hondarribiko hainbat ekoizle Baionako ‘Les Halles’ merkatuan izan dira gaur, eta herriko ikasleak, Arrantzaleen Kofradian   

Gaurtik igandera Hondarribian bertako produktuaren astearen hirugarren ekitaldia egingo da. Ekimenaren helburua bertako ekoizleen lana sustatzea eta elikadura ohitura osasungarriak hedatzen laguntzea da.

Gaur astelehena, bertako ekoizleak Baionan izan dira Les Halles merkatuaren eredua ezagutzera. Hala, Ibaialde urdaiazpiko tailerra bisitatu dute eta harrera ofiziala egin zaie Udalean.

Hortaz gain, Hondarribiko ikastetxeetako ikasleak Done Pedro Itsas Gizonen Kofradia ikustera joan dira, salmenta prozesua, sare konpontzaileen lana eta arrantza sistemak ezagutu ahal izan dutelarik.

Hurrengo ekitaldiak

Asteazkenean, hilak 18, azoka eguna Damarrin, ikasleak izango dira berriz protagonista, eta bertaratu egingo dira bertako produktua balioesten eta ezagutzen hasteko. Arratsaldean aurreikusita dago lehenengo tailerra egitea, Arroka Berriko Gorka Cepedaren eskutik. Itsas Etxean egingo da 19:00etatik 21;00etara, sukaldariak aldez aurretik lehengaiak azokan erosita.

Ostegunean, apirilak 19, pintxo-potearen txanda izango da: tailerra emango da Gran Sol Gastro Tokian Mikel Muñozen eskutik. Hamabost plaza izango dira, helduentzat, eta ordutegi bera izango du: 19:00etatik 21:00etara. Parte-hartzaile bakoitzak hiru pintxo prestatuko ditu.

Ostiralean, apirilak 20, ikasleek Botika Agroaldea bisitatuko dute bertatik bertara nekazaritza ekologikoaren alderdi nagusiak ezagutzeko. Egun horretan bertan hirugarren tailerra egingo da,, eta ogia izango da gonbidatu nagusia. Parte-hartzaileek haien ogia labean erretzen ikasiko dute, baita ogi-orea egiten ere. Tailerra 7, 8 eta 9 urteko umeentzat da, eta hamabi plaza izango dira. Amona Margarita establezimenduko Martín Beramendik emango du tailerra. Eguna amaitzeko ‘Mañana’ filma emango da Kultur Etxean 19:00etan.