Gaurkotasuna

Atzealdea

Bihar hasiko da Hondarribiko XIV. Nazioarteko Kitarra Jaialdia

Gaur aurkeztu da Hondarribiko Udaletxean XIV. Hondarribiko Nazioarteko Kitarra Jaialdia.

2016·04·27


Bertan izan dira Kalixa Silanes Kulturako zinegotzia eta Carles Pons, jaialdiaren zuzendaria.

Bost kontzertu egongo dira, eta horietatik bi Alde Zaharreko Kultur Etxean burutuko dira, beste bat Paradorean, beste bata Irungo Oiasso Museoan eta azken bat San Gabriel egoitzean. Bihartik hasi eta iganderarte, kitarra protagonista izango da Hondarribiko kultur eskaintzan.

Kontzertu guztiak dohainik izango dira. Aukera paregabea kitarraren munduko profesional handiak zuzenean ikusteko: Laurent Boutros, Alberto Cesaraccio, Alessandro Deiana, Lukasz Kuropaczewuski, eta nola ez, Carles Pons bera. Aurten lehen aldiz, kitarra kontzertu batekin dantza ikuskizuna uztartuko da.

 

 

Dokumentuak deskargatu

 Hondarribiko gitarra jaialdia 2016 [pdf]