Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Gaurkotasuna
Atzealdea

Maiatzeko plenoak ahobatez onartu zuen 2018-2022 eperako Euskara Normalizatzeko Plana

Maiatzeko ezohiko Osoko Bilkurak ahobatez onartu zuen datozen lau urtetarako Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana onartzeko proposamena

2019·05·20


Maiatzeko ezohiko Osoko Bilkurak ahobatez onartu zuen datozen lau urtetarako Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana onartzeko proposamena. Hortaz gain, alderdi politiko guztien adostasunarekin aurrera atera zen familiei udal laguntzak emateko oinarri arautzaileak onartzeko proposamena.

Ordu erdi pasatxo iraun zuen bilkurak gehiengoz onartu egin zuen eraikinen ikuskapen teknikoa (EIT) egiteko eta horren ondoriozko obrak burutzeko dirulaguntza ematea arautzen duten oinarriak onartzeko proposamena. EAJ, EH BILDU, PSE-EE eta PPk alde bozkatu zuten, eta ABOTSANITZek abstentziora jo zuen.

Eguneko aztergaiaren lehen puntuan, ahobatez onartu zen ere Muliaten babes ofizialeko 15 etxebizitzen alokairu kudeaketarako Hondarribiko Udala eta Alokabideren arteko hitzarmena onartzeko proposamena.

Azkenik, denon arteko aldeko bozkekin onartu zen 2019ko udal langileen soldata igoera onartzeko proposamena.