Gaurkotasuna
Atzealdea

Lola Indigo, Nerea Bengoetxea, Aitor Regueiro eta hainbat artista Hondarribian hilaren 24an

Datorren azaroaren 24an, Jostaldi Pilotalekuan eta Itsas Etxea Auditoriumean Gipuzkoan Gazte Tour ekitaldia izango dugu. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu eta Hondarribiko Udalak lagunduta, 12 eta 25 urteko gazteentzat jardunaldi osatua izango dugu Hondarribian. Aurkezpena gaur bertan egin da Udaletxean Maria Serrano Gazteria zinegotziarekin.

2018·11·12

“Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera 12 eta 25 urteko gazteentzat eskaintza erakargarria izango dugu Hondarribian. Telebistan oso ezagunak bihurtu diren ‘Fama’ eta ‘Operación Triunfo’ programetan ari diren artistak izango ditugu, besteak beste. Udaletik gazteei eskaintzen diegun programazioa zabala da eta hau horren erakusle da” dio Maria Serrano zinegotziak.

Goizeko 11:00etatik 13:00etara dantza masterclass delako bat egongo da Saidy artistarekin. Gonbidapenak bihartik aurrera Javier Ugarte kaleko Gazteen Zerbitzuan eskura daitezke. Pertsona bakoitzak lau gonbidapen hartu ahal izango ditu.

Arratsaldean Itsas Etxea Auditoriumera igaroko da jaialdia. Bertan, Nerea Bengoetxea, Aitor Regueiro, Lola Indigo, DJ Josu eta DJ Laz ariko dira arratsaldeko 18:00etatik 22:00etara. Sarrerak 3 eurotan salduko dira, ARMA PLAZAn astearte, asteazken eta ostegunean, https://tickets.kutxabank.es/ES/ gunean ostiraletik aurrera eta Itsas Etxea Auditoriumean hilaren 24an bertan. Pertsona bakoitzak gehienez 8 sarrera hartu ahal izango ditu.

Informazio osoa http://www.gipuzkoangazte.eus/eu/gure-programak/gipuzkoan-gazte-tour/agenda/ gunean.