Gaurkotasuna

Atzealdea

Badatoz Amute-Kostako jaiak

Auzoko jaiak antolatu ditu Amute-Kosta Auzo Elkarteak, Hondarribiko Udalaren babesarekin.

2016·09·26


Ostiraletik igandera izango dira, irailaren 30etik urriaren 2ra, eta jaietako egitaraua zabala izango da, hogei jarduera baino gehiago izango baititu.

Besteak beste, haurrentzako jolasak, kirol lehiaketak, bazkari eta afariak, dantzaldiak eta musika emanaldiak egongo dira.

Larunbateko Herri Bazkariak bederatzi euro balioko du, baina gainerako jarduera guztiak doakoak izango dira.

 

 

Dokumentuak deskargatu