Gaurkotasuna

Atzealdea

Literatur irakurketa tailerrak hamahirugarren aldiz

Urrian zehar Kultur Etxean eta ARMA PLAZAn emango dira eta azarotik aurrera Zuloaga Etxera bueltatuko dira

2017·09·28


2017-2018 ikasturtean ere, irakurketa tailerrak eskainiko ditu Hondarribiko Udalak, urritik ekainera. “Liburuaren hitzordua” astean zehar egingo dute, 16:00etatik 17:30etara. Urriko saioak Kultur Etxeko 103. gelan egingo dira, eta Zuloaga Etxea berritua irekitzen denean liburutegi berrian egingo dira.

Euskarazko taldea ostegunetan bilduko da, eta gaztelerazkoa, astearteetan. Astean zehar joaterik ez dutenei zuzenduta, “Un sábado, un libro” hitzordua egingo dute larunbatetan ARMA PLAZAn urrian. Ondoren, Zuloaga Etxera pasako dira.

Izena emateko epea urriak 6 dago zabalik. Liburutegian egin daiteke, 9:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera. Bestela, 943 11 12 95 telefono zenbakian edo liburutegia@hondarribia.eus postan ere eman daiteke izena.

Euskarazko taldean, hileko hirugarren ostegunean elkartuko dira arratsaldeko 16:00etatik 17:30era, eta gaztelerakoa bigarren asteartero ordu berean

Hileko lehen larunbatetan aldiz, ‘Larunbata bat, liburu bat’ egingo da goizeko 11:30etik 13:00etara.

Liburua jasoko dute parte hartzaileek

Juan Luis Silanes Kultura arloko ordezkariak azpimarratu du irakurle bakoitzak bere liburua jasoko duela opari: “Etxean liburutegi txiki bat osatzeko aukera izango dute, tailerraren bidez jasotako liburuekin. Gainera, liburuak landu ondoren, ingurukoekin partekatu ditzakete. Programaren zabaltzaile bilakatu daitezke horrela”.

Hamahirugarren aldiz egingo dituzte irakurketa tailerrak. Guztira, 280 liburu irakurri dituzte horietan. Talde bakoitzean, bataz beste, 20 lagun inguru elkartzen dira, irakurketa kritikoa egiteko. Metodo horri esker, esan daiteke irakurle tailer izateko sortu zen programa, eztabaida gune ere badela.