Gaurkotasuna

Atzealdea

LGTBI Nazioarteko Eguna dela eta Udalaren adierazpen instituzionala

Gaur ekainak 28 eta LGTB (Lesbiana, Gay, Transexual, Bisexual) Nazioarteko Eguna izanda, Hondarribiko Udalak bere balkoi nagusian ortzadarraren bandera zintzilikatu du, eta alderdi denek sinatu duten adierazpen instituzionala aditzera eman du.

2018·06·28


EKAINAREN 28ko ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Pertsona guztiak duintasunean eta eskubideetan libre eta berdin jaiotzen dira. Hitz hauek ageri dira Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren lehen artikuluan. Tokiko udalen, erakundeen eta herritarren eskubideen babesaren eta defensaren bermatzaileen  oinarrizko lana gidatzen du“

Ekainaren 28,LGTBIQ (Lesbiana, gay, transexual, bisexual, intersexual, queer) harrotasun eguna, eskubideak aldarrikatzeko nazioarteko eguna da, errespetua eta bizikidetza aniztasunaren ikuspegitik aldarrikatzekoa. Duela mende erditik ospatzen da, Stonewallen, polizia errepresioaren ondoren homosexualek plantoa egin zutenetik.

Nabarmenak dira gai horri buruz egindako aurrerapenak, lege-arloan nahiz gizartearen ideiei dagokienez, lorpen horiei esker iragazkortasun handiagoa lortu du baita sexu-aniztasuna bizitzeari dagokionez ere. Baina horrek ez gaitu engainatu behar, LGTBIfobia errealitate bat baita oraindik ere.

Homofobiaren kontrako eguna aldarrikatu berri dugun honetan, kolektiboak nazioarte-eremuan aurre egin behar dion egoera zaila nabarmendu nahi dugu. Ez dugu ahaztu behar LGBTIfobia gorroto-modu hedatuenetako bat dela eta 70 herrialdetako baino gehiagotako zigor-kodeetan instituzionalizatuta dagoela eta zigor-kode horietan genero-orientazio, -identitate eta -adierazpen desberdinen arau errepresoreak biltzen direla. Hori guztia ahaztu gabe herrialdeek gaur egun ere aurreikusten dutela LGTBI kolektiboari heriotza-zigorra aplikatzeko aukera, baita kolektibo horrek herrialde askotan aurre egin behar dien gorroto-krimen kontaezinak ere. Urrun dagoen zerbait dela ematen duen arren, kontua da, gure ingurunean gero eta gehiago ikusten den errealitatea dela; izan ere, egoera dramatiko horrek eragindako asilo-eskaerak izugarri ari dira igotzen azkenaldi honetan.

Era berean, agendak, ospakizunek, ekitaldiek eta gainerakoek, horrelako errealitateak gure gizartean gero eta toki gehiago duela gogorarazten digu. Gipuzkoan asko eta asko dira egun hau ospatzen duten herriak, modu honetan, gainera, heteroarauak ezarritako eredutik kanpo agertzen diren sexualitate motak ierarkizatu eta baztertzen duen identitate sexualak ezarritako aurreritzietatik, edozeinek eremu horretan askatasunez bizitzeko duen eskubidea agerian jarriaz.

Tokiko administrazioak dira beren gertutasunagatik herritarren beharrak neurtzeko lehen termometroa. Ezinbestekoak dira, beraz, herritarren bizikidetza babesteko eta pertsonak ez diskriminatzea zaintzeko, edozein dela ere beren arraza, sexua, adina, jatorria eta sexu orientazioa.

Toki administrazioak egitura garrantzitsuenetakoak dira eskubideak eta askatasunak bermatzeko eta ongizate estatuari egiten dion ekarpena bultzatzeko.

Beraz, Hondarribiko Udalak:

Giza eskubideekin dugun konpromisoa berresten dugu, baita aniztasun sexualaren, genero identitatearen eta orientazio sexualaren arabera jendea ez diskriminatzearekin ere. Egin diren aurrerapausoak aitortzeaz gain, berresten dugu egun oraindik dauden mugak gainditzeko gure erabakia.

Aniztasun sexualaren aldeko eta orientazio sexualaren edo genero identitatearen arabera pertsonak ez diskriminatzeko politiketan apustu egiteko beharra adierazten dugu. Horretarako programak garatu behar dira, harrera proiektuak, informazioa, formazioa, sentsibilizazioa eta kontzientziazioa. Horrela lortuko dugu gure herriak gune seguruak izatea aniztasun sexualarentzako bere adierazpen guztietan.

Edozein motatako erasoa gaitzesten dugu gure udalerrian; indarkeria fisikoa edota hitzezkoa, umiliazioa edota LGTBIQ pertsonekiko gutxiespena. Horregatik, hitz ematen dugu:

Askatasun sexualaren alde lan egiten duten taldeei eta elkarteei gure laguntza eskainiko dugula.
Herritar guztiei zuzendutako sensibilizazio eta kontzienziazio kanpainak bultzatuko ditugula.
Ekainaren 28ko alkarrikapen eta ospakizuna ikusgai egingo dugula; horretarako udaletxeko balkoian ortzadar bandera zintzilikatuko eta gainera urtetik urtera LGTBIQ kolektiboaren eskubide eta askatasunerako ekintzekin bat egingo dugula.

Hondarribiko Udaletik herritarren aurrean LGTBIQ kolektiboaren askatasun eta babesarekin konpromezua adierazi nahi dugu ekainaren 28aren baitan aldarrikapenerako ekitaldien gaineko laguntza eta bultzada agerian jarriaz.

Era berean, Hondarribiko herritarrak kultura eta jai alorreko ekintzetan parte hartzera eta haien zabalpenean eragitera gonbidatzen ditugu.