Web edukia bistaratu

Jarduera eta Ekitaldien agenda osoa

Eduki publikatzailea
Atzealdea

LGTBI eguna Jaialdia

calendarioNOIZ Ekainaren 28a • 18:00
idiomaHIZKUNTZA Euskara / Gaztelaniaz
entradasSARRERAK Doan
  • 18:00: Aurkezpena Dj MOTORES
  • 18:30: Pregoi irakurketa
  • 20:00: Paco Clavel Show
  • 22:30: Amaiera

Aurreko urtean, LGTBI egunaren karietara, Fenomena elkartetik egoki ikusi genuen, mendeetan zehar, eta garai hauetara arte, gizarteak baztertu eta bizkarra eman dion kolektibo honi, gure herriko instituzioen aldetik babesa ematea. Helburua: eguna ospatzea, gaiaren inguruan kalean hausnartzea, gure herrikideei elkartasuna adieraztea... Eta xede horretarako, besteak beste, Lander Berges gurekin izatearen ohorea izan genuen, bere aldarri hunkigarriaren bitartez erakutsi zigun oraindik ere, eta gure herrian ere, horrelako egunak ospatzearen beharra.

Iazko esperientzia atseginaren ondoren, aurten ere, gure burua eskaini dugu egun berezi horretako ospakizunak antolatzeko.

Iazko hausnarketarako gaietako bat, nerabe askok beraien izaera, sexualitatea, askatasunez adierazteko dituzten zailtasunen ingurukoa izan zen, gurea bezalako herri txikietan bereziki, eta aurrera pausoak ematea zeinen itogarria izan daitekeen.

Aurten, egoera hau bizi izandako “lehen belaunaldietan” jarri nahi izan dugu arreta-gunea, gaur egun zahartzaroa bizi duten pertsonak. Gizarteari eta familiari ez ezik, “ley de vagos y maleantes” izenekoaren ondorioz, espetxeratzen zituen Francoren diktadurari aurre egiteko ausardia izan zutenak. Ez, ez zen duela hainbeste izan.

Fenomena elkartetik Paco Clavel-ekin jarri gara harremanetan. Homofobiari, bizi poza borroka modu gisa hartuta, eta ezkutatu gabe, aurre egin zion lehen belaunaldi horren ordezkarietako bat, eta bere homosexualitatea azken muturreraino eta erabateko normaltasunez eraman duena.

Aurrekoari gehitu behar zaio DJ gisa duen itzal handiko ibilbidea (kultura musikala izugarri zabala duen pertsona. Gaur egun, “Radio 5” katean, “Extravaganza” saioa gidatzen du, eta Espainiar estatuko disko bildumarik handienetakoaren jabe da, 500 000 alez osaturikoa.

Guzti hau kontuan izanda, ez dugu ordezkari egokiagorik ikusten, Hondarribiak, beste urte batez, LGTBI kolektiboko pertsonen duintasunari buruz hausnartzeko, eta halaber ospatzeko bere aletxoa jarri dezan.

Hausnarketa hau gure programa aurrera ateratzeko lagungarria izatearen esperantzaz eta zuen konfiantza eskertuz, agur bero batez agurtzen zaituztegu.

Kartela