Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Gaurkotasuna
Atzealdea

Larunbatean irekiko da ofizialki hondartza denboraldia Hondarribian

Etzi , ekainak 15, hondartzako denboraldia irekiko da ofizialki. Datorren irailaren 15 arte zabalik egongo da beraz Hondarribiko hondartza eta erabilgarriak izango dira aldagelak, Gurutze Gorriaren bigilantzia, eta udan zehar antolatzen diran ekitaldi desberdinak ere.

2019·06·13


Etzi , ekainak 15, hondartzako denboraldia irekiko da ofizialki. Datorren irailaren 15 arte zabalik egongo da beraz Hondarribiko hondartza eta erabilgarriak izango dira aldagelak, Gurutze Gorriaren bigilantzia,  eta udan zehar antolatzen diran ekitaldi desberdinak ere.

“2019 urte honetan hondartza denboraldirako prest dago Hondarribia” esan du Juan Mari Altunak, Zerbitzuetako zinegotziak. “Udalak daukan aurrekontua 230.000 eurokoa da, hondartzaren azalera 80.000 metro karratukoa da, eta este 700 m2 aldagela eta komunetarako”.

“Lan eta esfortzu handia egiten da hondartza behar moduan egoteko. Eskerrak eman nahi nizkieke hontaz arduratzen diren udal langileei, baita Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Gurutze Gorriari ere. Hondarribiarrentzat eta gure artera etortzen direnentzat azpiegitura garrantzitsu bat da eta larunbatetik aurrera erabiltzeko moduan egongo dira”.

Halaber, aurten Minbiziaren Aurkako Elkartearekin batera, kanpaina bat martxan jarriko da Azaleko mimbizia sahiesteko, uztailean izango da. Hondar Kirolaken barnean, urtero bezala kirol ekintza asko egongo dira denboraldi osoan zehar.

Hondarribiko hondartzako instalakuntzak

Komunak: 9.00etatik 20.00etara irekiko dira astelehenetik igandera, eta aldagelak aldiz, 10.00etatik 20.00.

Gurutze Gorria: ekainak 15etik irailak 15era, egunero. Ekainean eta irailean, 11.00tatik 19.00tara lan egiten dute eta uztaila eta abuztuan aldiz, 10.30tatik 20.00ak arte.

Gainera, esandako instalazio hauetatik kanpo, hondartza eta inguruan honako hau topa daiteke: 6 dutxa lau isurikoak, 6 iturri bikoitz eta 5 hankak garbitzeko gune.