Gaurkotasuna

Atzealdea

Pirinioak Zeharkatuko dituen Transpirenaica Solidarioa Hondarribitik hasiko da

Ekainak 11tik uztailak 23 arte, Hondarrian atera eta Gironako Cadaques arte, Transpirenaica Sozial eta Solidarioaren laugarren edizioa burutuko da.

2016·06·08


Gazteriaren gizarte integrazioa helburu duen martxa solidarioa da, Pirinioak alde batetik bestera oinez igarota. Hondarribiko zenbait elkartek, Udalarekin batera, laguntzen duten ekimenaren hasiera egunean.

KLINK Elkartea, Hondarribia Arraun Elkartea, EMEKI Elkartea, ARMA PLAZA Fundazioa eta Prebentzio Komunitarioa Udal Zerbitzuak Transpirenaica-ren laguntzaile dira aurten. “Ostirala arratsaldeko 16:00etan Hondarribia Arraun Elkartean elkartuko gara” dio Kalixa Silanesek, Kiroletako zinegotziak, “eta martxan parte hartuko duten gazteak traineru batean sartuko dira elkarteko arraunlarien laguntzarekin. Gero 17:30ean Txomin Sagarzazu Alkateak eta zenbait zinegotzik harrera egingo diete Udaletxeko Areto Nagusian. Gero, 19:00etan ARMA PLAZA Fundazioarekin bisita gidatua egingo dute Alde Zaharretik, eta 20:00etan KLINK Elkarteak afaria eskainiko die denei”.

Faroko Kanpinean lo egin ondoren, Transpirenaica Sozial eta Solidarioaren irteera puntutik, Higerreko Itsasargitik irtengo dira gazteak. EMEKI Elkartean geratuko dira, hantxe gosaria eskainiko diete eta elkarteko emakumeek. Biziki eskertu nahi diet elkarteei haseratik asmo eder honenganako erakutsi duten jarrera. Ziur partehartzaileek ere eskertuko dutela” gehitu du Silanesek. 

Informazio gehiagorako: www.transpirenaicasocialsolidaria.com