Gaurkotasuna

Atzealdea

Tren berdearen eta gotorlekuko udako bisiten sasoia amaitzera doa

Hondarribian zehar Tren Berdean ibilaldia egiteko azken aukerak larunbatean eta astelehenean izango dira.

2016·08·25


Javier Ugarte kaletik irtengo da trena, 11:00, 12:00 eta 13:00ean goizetan, eta 17:00, 18:00 eta 19:00etan arratsaldetan. Helduek 4 euro ordaindu beharko dute, bost eta hamabi urte arteko haurrek 2 euro, eta bost urtetik beherakoak doan sartu ahal izango dira. Javier Ugarte kaletik irten, eta bertara iritsiko da trena. Higer Itsasargiaren ingurura joango da, eta gero, Portutik itzulita, harresien ingurutik pasako da. Ondoren, Sabino Aranatik aurrera eginez, Alde Zaharrera igoko da.

Guadalupeko gotorlekuko bisitei dagokionez ere, udako sasoia asteburuan amaituko da. Bertara daraman trena 17:30etan eta 18:30etan irtengo da larunbatean eta astelehenean, eta 11:00etan, berriz, igandean. Ordu bateko bisitak 6 euroko prezioa du , eta 10 eurokoa, bi orduko bisitak (Igandean bakarrik). Hamasei urtetik beherakoek doan egin ahal izango dute bisita.

Asteburutik aurrera, eta urte osoan zehar, igandeetan bakarrik egin ahal izango da bisita (11:00), Arma Plazako bulegoan erreserba eginez. Hondarribiko Udalak, ARMA PLAZA Fundazioak eta Behemendi Elkarteak antolatzen dituzte ekimenok. 

Informazio gehiago jaso daiteke Arma Plazako bulegoan (943 643677) edo email bidez: web@armaplaza.eus