Gaurkotasuna

Atzealdea

Azaroaren 1ean Beñat Elzo Lasterketaren hirugarren edizioa ospatuko da

Azaroaren 1ean ospatuko da Hondarribian III. Beñat Elzo Mendi Lasterketa.

2016·10·20


Aurkezpen ofiziala guar burutu da lasterketaren erdigune izango den Kirol Kaian, eta han izan dira Imanol Ugartemendia, lasterketaren antolatzaileen ordezkari bezala, Maria Serrano zinegotzia Udalaren aldetik, Irene Intxausti Eunate Turkoren ama eta Oriol Ruiz Cabestany Euskadiko Kirol Portuak-en izenean.

Oso lasterketa berezia da denontzat Beñat Elzoren omenez antolatzen dugun hau” esan du Imanol Ugartemendiak. “Hiru ekimen desberdin dauzkagu. Alde batetik, goizeko 9:00tan lasterketak duen ibilbide beretik burutuko den oinezkoen martxari emango zaio hasiera. 11:00etan, III. Beñat Elzo Mendi Lasterketa ospatuko da 10’7 kilometroko ohiko ibilbidearekin. Azkenik, 12:30ean etxeko txikiek ere jardunaldiaz gozatzeko aukera edukiko dute. Kirol portuko eremuan III.Familien Beñat Elzo Lasterketa ospatuko baita”.

Aurtengo ekitaldian lortuko den kopurua “Asociación de Afectados de Deleción 1p36” elkartearentzat izango da. Adimen atzerapena sortzen duen gaixotasun arraro bat da, Pasai Donibaneko Eunate Turko haurrak daukana hain zuzen ere. Irene Intxausti amak gehitu duenez, “gaixotasun arraroa du gure alabak. Izen konplikatua da, baina funtsean kromosoma batean material genetiko pixkat falta zaio. Gradu maila desberdinak daude, baina ez da gaixotasun degeneratibo bat. Beraz, eman diezaiokegun guztia onerako da. Biziki eskertu nahi dut lasterketaren antolatzaileei eta laguntzaile guztiei. Oso garrantzitsua da guretzat eta zorionak denei”.

Maria Serrano zinegotziak zoriondu egin ditu “antolatzaile eta proiektuan parte hartzen duten guztiei. Ikusi besterik ez dago zenbat elkarte, enpresa pribatu eta laguntzaile dauden, jakiteko zein maitatua zen Beñat. Gure aldetik, laguntzeko prest bai aurten eta baita datozen urteetan ere”.

 

Probetarako izenemateak

Gogoratu Beñat Elzo Mendi Lasterketan izena emateko epea irekita dagoela. Soilik 10'7kilometroko lasterketan parte hartzeko izena www.kirolprobak.com orrian egin behar da. Beste bi ekitaldietarako, Arrantzaleen Kofradiako Dendan eta Pasai Donibaneko Bare-Bare kafetegian egin behar da. Mendi martxarako 10 euro ordaindu behar dira eta famili lasterketarako 5 euro.

Antolaketa lanak errazte aldera, bai mendi martxan bai familien lasterketan parte hartzeko asmoa duten lagun orori, izen ematea aldez aurretik egitea eskatzen dizuegu, Hondarribian Done Pedro Kofradiak duen dendan (Bernat Etxepare 6) eta Pasai Donibanen BARE-BARE Kafetegi-Okindegian (Donibane kalea 4)” amaitu du Ugartemendiak.