Gaurkotasuna

Atzealdea

Euskal Herriko Gazte Orkestra uztailaren 20an Hondarribian

Azken urteetako uztaileko agendan errepikatuz, hilaren 20an Euskal Herriko Gazte Orkestrak kontzertu berezi bat eskainiko du Hondarribian.

2016·07·11


Itsas Etxea Auditoriumean gozatu ahal izango den emanaldia 20:00etan hasiko da, eta hiru euskal hiriburuez gain emango den kontzertu bakarra izango da. Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Hondarribian eskainiko ditu kontzertuak EGOk. Sarrerak 12 eurotan saltzen dira www.kutxabank.com gunean, ARMA PLAZAn eta Itsas Etxea Auditoriumean astelehenean kontzertua hasi baina bi ordu aurretik. 18 urtetik beherakoentzat sarrerak 5 eurotan saltzen dira.

Birako musika programari dagokionez, uda honetako EGOren proposamena bere historian izandako osatuenetakoa izango da, bertan Gustav Mahler-en Sinfonia N 1 ‘Titan’ entzun ahal izango baita, Juan Jose Ocon-en zuzendaritzapean. Dagoeneko hemeretzi urte igaro dira 1997tik, Euskal Herriko Gazte Orkestra Fundazioa sortu zenetik. Datu hauek orkestraren jarduna adierazten dute: musika sinfoniko eta ganbera-musikako 150 kontzertu baino gehiago eskaini ditu, nazioarteko biretan dozena-erdi herrialde bisitatu ditu, 120.000 ikus-entzule baino gehiago izan ditu eta 1.200 ikasle baino gehiago izan ditu 19 urte hauetan zehar. Euskal Herriko Gazte Orkestrak baliabidea izan nahi du, euskal gazte instrumentistek orkestra formazioa jasotzeko.

Helburua orkestra-prestakuntza ona ematea eta instrumentista gazteen alderdi artistikoa eta giza esparrua sustatzeko egitura sendoa izatea da, eta aldi berean zubi izatea, maila artistiko handiko zubia, mundu profesionalera iristeko.