Gaurkotasuna

Atzealdea

Laboaren unibertsora bidaia eskainiko du Dantzaz konpainiak Hondarribian

Txoriak ikuskizuna eskainiko du Dantzaz konpainiak Hondarribian.

2016·08·17


Abuztuaren 21ean izango da, 20:30etan Arma Plazan.

Mikel Laboaren unibertsoan murgiltzen den dantza emanaldia da, ondorengo gaiak lantzen dituena: askatasuna, osasun mentala, erotasuna, bestearekiko harremanak etab.

Aldi berean, dantza garaikidea edozein motatako publikoari hurbiltzeko helburua ere badu ikuskizunak, horretarako, gune irekiak erabiliz (hondartzak, enparantzak, parkeak etab.). Hamabi dantzari ariko dira taula gainean: Jone Amezaga, Carmen Derré, Garazi Etxaburu, Valerio Di Giovanni, Axier Iriarte, Sune Klausen, Richard de Leyos, Agustin Martínez, Nora Paneva, Paula Parra, Josu Santamaría, Rafke Van Houplines.

Josu Mujikak sortutako koreografiak landuko dituzte. Ibilbide luzea egin du Mujikak dagoeneko, dantzari gisa. Micha Van Hoecke koreografo ospetsuak zuzentzen zuen “Ballet Théatre l‘Ensemble” konpainian hasi zuen ibilbidea. Ondoren, Italian, Belgikan, Frantzian eta Euskal Herrian aritu da dantzari; Milango Scalan, Napoliko San Carlon, Bruselako La Monnaien edo Veneziako La Fenizen operan; RAI1, TF1 eta ETBn telebistan, eta Maskaradan, Hikan eta Pausokan, aktore lanean. Mikel Laboaren musika erabiliko du Dantzaz konpainiak ikuskizunean, Iñaki Salvadorren aholkularitza musikalarekin. Piano jotzailea, konpositorea eta moldatzailea da.

Estatuko jazz musikaririk handienekin lan egin ditu: Perico Sambeat, Pedro Iturralde, Javier Co¬lina, David Xirgu, David Gómez, Mario Rossy etab. Musika jaialdietan izan da Donostian, Bartzelonan, Getxon, Madrilen, Sevillan, Seulen, Bucaresten edo Rabaten, besteak beste. Zinemarako, antzerkirako eta telebistarako konposatu izan du. Kantautore batzuen kolaboratzaile ere izan da: Mikel Markez, Imanol, Javier Rubial eta Mikel Laboa bera. Jazzpiano irakaslea da Musikenen.