Web edukia bistaratu

Jarduera eta Ekitaldien agenda osoa

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Kursaal Eskura - Hondarribia + Irun - NDR Elbphilharmonie Orchestra (Hamburgo)

calendarioNOIZ Azaroaren 12a • 20:00
idiomaHIZKUNTZA Euskara / Gaztelaniaz
entradasSARRERAK 3 € Aurretik erosketa online
Leihatilan: Kursaaleko leihatiletan

Alemaniako orkestra garrantzitsuenetariko batda Hamburgoko auditorio berri enblematikokoa. Duela bi urte Musika Hamabostaldian egon ondoren, berriz ere itzuliko da NDR, Leonidas Kavakos biolinista karismatikoa bakarlari bezala arituko den kontzertua emateko.

  • Leonidas Kavakos, biolina
  • Alan Gilbert, zuzendaria
  • Bartok: "Concierto nº2 para violín"
  • Bruckner: "Sinfonía nº7"

Kursaal Eskuraren ekimenari esker, Kursaal Eszenak bultzatuta, Hondarribitik eta Irundik Kursaalen emango den kontzertu honetara joan nahi dutenek autobus bat izango dute dohainik eraman eta ekarriko dituena. Aurretik izena eman behar da: info@armaplaza.eus. Epea, azaroak 8 arte.

Sarrerak 3 eurotan 30 urtetik beherako lagunentzat, emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago Kursaaleko leihatiletan. Langabeak promozio honetara heldu daitezke. Sarrera mugatuak. Aukera hau, leihatilan egun bakoitzean erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da, eta egiaztapena ezinbestekoa izango da.