Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Kulturako dirulaguntzak eskatzeko epea ireki du Udalak

Kultura departamentuak aurtengo diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du. Izena emateko epea urriaren 30ean itxiko da eta BAZen edota www.hondarribia.eus gunearen bidez egin daiteke.

2020·10·09


Kultura departamentuak aurtengo diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du. Izena emateko epea urriaren 30ean itxiko da eta BAZen edota www.hondarribia.eus gunearen bidez egin daiteke.

Txomin Sagarzazu Alkateak esan duenez, “Urte berezi honetan ari gara egoerak baldintzatuta bada ere, kultur jarduerak antolatzen, duela gutxi urrikoak aurkeztu genituen. Oraingoan, kulturarekin loturiko elkarte edo entitateei zuzendutako laguntzak dira aditzera eman nahi ditugunak. Urtean zehar elkarte edo entitateek burutzen dituzten ekintza puntualak garatu eta burutzeak sortzen dituen defizitza arintzea dute helburu”.

Denetara 42.000 euro banatuko dira eta eskariak entregatzeko epea urriaren 30ean itxiko da. BAZen entregatu beharko dira, edota udal web gunearen bidez.

“Diru-laguntza hauek jaso ahal izango dituzte hondarribiarren onurarako kultura jarduerak antolatzen dituzten irabazizko helbururik gabeko eta Hondarribian errotutako pertsona edo entitateek. Hauek antolatzen dituzten ohiko eta ezohiko jarduerak sartzen dira deialdi honetan” gehtu du Sagarzazu Alkateak.

Gogoratu behar da BAZ astelehenetik ostiralera irekitzen dela 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara. Larunbatetan aldiz, 10:.00etatik 13:00etara.


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web