Gaurkotasuna

Atzealdea

Kultura Saileko dirulaguntzak eskatzeko epea maiatzaren 28an amaituko da

30.000 euro atondu ditu Udalak.

2018·05·21


Aurtengo dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du Kultura Sailak. Urtean zehar elkarte edo entitateek garatu edo burututako ekintzek sortutako defizita arintzea dute helburu laguntzok, eta BAZen haiek eskatzeko epea maiatzaren 28an amaituko da. Denera 30.000 euro banatuko ditu Kultura Sailak.

Dirulaguntza hauek hondarribiarren onurarako kultura eta jaietako jarduerak antolatzen dituzten irabazi helbururik gabeko eta Hondarribian errotutako pertsona edo entitateak dituzte jomuga. Antolatutako ohiko eta ezohiko jarduerak biltzen ditu deialdiak.

BAZ astelehenetik ostiralera dago irekita, 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara. Larunbatetan, aldiz, 10:.00etatik 13:00etara.