Gaurkotasuna

Atzealdea

Kukai Dantza Taldea eta Ttanttaka Teatroa bihar Arma Plazan

Mireia Gabilondok zuzenduta eta koreografia Jon Mayaren esku, 'Hazipenen pozak' ikuskizunaz gozatu ahal izango da.

2017·07·28


Bihar larunbata arratsaldeko 20:00etan Arma Plazan ikuskizun ederra izango dugu. Kukai dantza taldeak eta Ttanttaka teatroak aurkeztuta, ‘Hazipenen pozak’ lana ikus ahal izango da.

Mireia Gabilondok zuzenduta, koreografia Jon Mayaren esku doa eta dantzariak Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Jon Maya, Nerea Vesga eta Urko Mitxelena izango dira.

Rendez vous, topaketa, encontro. Alemanez, rusos, txinoz... Hamaika hizkuntzatan hamaika izendapen, hamaika jauzi, hamaika doinu, mugimendu eta sentimendu lau ikuskizunetan eta bide bakar batean bilduta.

Elkar egoteko, bizitzeko, sortzeko gogoagatik Kukai eta Tanttaka konpainiek 2002. urtean abiatu zuten euren elkarlana. Orduz geroztik, begirada propio batekin jorratu dute ibilbide bat. Orain, elkarrekin landutako horri begirada berri bat eskaini eta kale zein espazio berezietarako atondutako dantzaldia prestatu dute. Euren buruari beste begi batzuetatik eta beste espazio batetik begiratzeko aukera eskainiko duen ikuskizuna.