Gaurkotasuna
Atzealdea

Kostaldeko habitatak ezagutu eta bertako basoak berreskuratzeko irteera larunbatean

2018 eta 2019 urteetan zehar hainbat ekintza egin dira Jaizkibelgo Aizporaundi eremu inguruko egoera ekologikoa berreskuratzeko. Bertan, kostako txilardiaren, ameztiaren eta hezegune berezi baten berreskurapenean eta landare inbaditzaileen erauzketan egin da lan.

2019·05·28

Ekintza hauen berri emateko eta Jaizkibelgo flora eta habitatei buruzko hainbat bitxikeria ikusteko irteera bat antolatu da ekainaren 1ean. Bertara hurbiltzen denak bertako basoaren berreskurapenean parte hartu ahalko du. Irteera Higerreko aparkalekutik abiatuta goizeko 9:30ean hasiko da. Aranzadi Zientzia Elkartea eta Hondarribiko Udalaren artean antolatzen da.

Izena emateko www.bibe.me/ekitaldiak-aranzadi gunean egin behar da, maiatzak 30eko 19:00ak aurretik.

Oinetako egokiak janztea gomendatzen da eta ura eta hamaiketakoa eramatea beharrezkoa da. Oso eguraldi txarra datorrela iragarriz gero ekintza beste egun batera pasa daiteke.